viernes, 30 de noviembre de 2007

Irakur ezazue hurrengo artikulua eta eman zeuen iritzia!!!!
Sakatu hemen eta...


Begiratu zer dioten hauek:

2 comentarios:

jose dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
jose dijo...


"neure" beste iruzkin plagiatuetako bat, aspergarria, gogaikarria, nekagarria, astuna, nekosoa, ...


Egungo eskolak, garai batekoak hartzen ez zituen erronkak hartu behar izan ditu bere kautan: ingurumenak, elkarbizitzak, arrazakeriaren aferak, sexu berdintasunak, munduko kultura desberdinak aberastasun-iturri kontsideratzeak... eskoletako curriculumetan inoiz ez bezalako talaia hartu dute.

Jaime Balmesek zioen, irakastea, almazenak sortzea bainoago, eraginkorrak izango diren fabrikak eraikitzea zela. Horregatik, gure ikasleei eskain diezazkiekegun edukiak bezain garrantzitsuak dira inguratzen duen errealitatearen aurrean espiritu kritiko bat sortzea eta bere intelektoa etengabe garatzen joateko grina piztea.Tamalez (edo zorionez), ezkutuko lan horren emaitzak ez dira hezkuntza-txosten ofizialetan islatzen.
Finean, ikasle talde bati eduki-multzo bat irakasteko ez da irakasle izan beharrik. Ondo informatuta egotearekin eta liburu egokiak eskura izatearekin nahikoa da. Hezteko, aldiz, bai. Esfortzuaren kontzeptuaren inguruan, kezka bat baino ez dut mahai gainean jarri nahi: demagun, osasuntsu dagoen ikasle batek eskolak antolatutako krosa korritu eta lehenengo postua lortu duela; gaixotasun kroniko bat duen eta elbarriturik dagoen bere gelakideak karrera berean parte hartzen du, baina 10 minutu beranduago helmugaratu da, azken postuan. Nork du meritu handiagoa? Nor saiatu da gehien? Nork merezi du saria? Zer saritu behar dugu postua ala esfortzua? Ez al dute biek sari bana merezi?
William James psikologoak zioen gizakiaren printzipiorik behinena, besteen aurrean preziatua izatea, aintzakotzat hartua izatea zela. Irakaskuntzak ezin dio premia honi bizkarrik eman.