viernes, 30 de noviembre de 2007

Irakur ezazue hurrengo artikulua eta eman zeuen iritzia!!!!
Sakatu hemen eta...


Begiratu zer dioten hauek:

miércoles, 28 de noviembre de 2007

DERRIGORREZKO HEZKUNTZA?



Ez dut frantseseraz hitz egiten. Ez dakit bufanda bat nola egiten den. Zorabio huts batekin norbait nire aurrean ziplo erortzen bada, ez dut arrastorik ere zer egin behar dudan. Erosten ditudan galtza gehienen barrenak hartzen bai, baina gero horiek ebakitzen eta josten ez dakit. Ez ditut onddo hilgarriak eta zartaginerako modukoak bereizten. Ez dut inoiz asmatu sentitzen dudana gitarra batetik edota beste nonbaitetik irtendako akordeekin adierazten. Ez dakit urteko zein sasoitan ereiten edo landatzen diren azenarioak, tomateak, letxugak, porruak, patatak eta oinarrizko gainerako elikagaiak. Ez naiz gai baratzean aritzeko.

Enarak, kaioak, antzarak, eta bereizten ditudan beste zenbait kenduta, gainerako guztiak txoriak dira niretzat. Zuhaitz gehienak, zuhaitzak. Autoa hondatuz gero, bila etorriko den garabiari deitzea da egin dezakedan bakarra. Tantaka ari den iturria konpontzeko edota ura galtzen duen komuneko bonba isiltzeko inutil hutsa naiz.

Sukaldean aritzen, arropak lisatzen, itsasoan edota basoan galduz gero izarrei begira iparraldea non dagoen asmatzen, ustez osasuntsu elikatzen, negar egiten, besarkadak ematen eta bizirik irauteko ezinbestekoak diren beste zenbait kontu, berriz, nire kontura ikasi ditut (egia aitortuta, ikaste-prozesuan murgilduta jarraitzen dut erdi itota).

Honelakoak etorri zaizkit gogora Irungo bikote batek bihar inputatu gisa deklaratu behar duela jakin orduko, 6 eta 12 urte arteko lau seme-alabak eskolatik atera eta beraien kaxara heztea erabaki dutelako. Guretzat onena zelakoan, gurasoen lanari eta izerdiari esker, eskola, institutua eta unibertsitatea ezagutu genituen guk. Gustura jakingo nuke, bada, zein hezkuntza sailburu inputatu beharko genukeen ez dakizkigun guztiak erakutsi ez zizkigutelako.
Bideo hau ikusi eta konturatuko zara zertarako eta nola sartu diren teknoligia berriak gurean. Gainera soinua kentzen badiozu, ingeleseko azpitituluak dituenez hizkuntza hori lantzeko ere erabil dezakezu.

miércoles, 21 de noviembre de 2007

Lan-harremanak

Ikasleek irakasleek baino gehiago dakite!!!

Ikasleen eta irakasleen arteko harremana sendotuko al da?

Irakasleek badaukate zer ikasi ikasleengandik!

Gaian sakontzeko sakatu hemen

Nola sustatu partehartzea?

Ikasleen pasibotasuna eraldatzeko teknologia berriak egokiak al dira? Eta irakasleagoren erosotasunaren aurkakoak al dira?

Ba al dago nahikoa baliabiderik ikastetxeetan?


Hasiera batean erakargarria zena aspergarri bihurtzeko arriskua al dago?



Irakasleen prestakuntza






Gaur egun irakasleek teknologia berriak erabiltzerakoan zailtasun ugari dituzte.

Hau dela eta, administrazioa ahalegina egiten ari da.

Horregatik gai honen irakasleak ikasle gisa diharduela esan daiteke.

Gaindituko ote dute aurrez aurre duten erronka?